TEKNOLOGIA eta MUSIKA: Teknologia arte modu berri bat al da? (gaztelaniaz)

Data: 2019/11/05
Ordua: 18:30
Herria: Donostia
Lekua: Musikene

Julián Ávila, konpositorea eta Musika-teknologia irakaslea Gaztela-Mantxako Goi-Mailako Kontserbatorioan (CSMCLM - Conservatorio Superior de Música de Castilla La Mancha).

Sinopsia: Musikan teknologia erabiltzea helburu artistiko zehatz batzuk lortzeko dela pentsatu behar da. Kasu askotan, konpositoreari laguntzeko tresna bat izan da; adibidez, prozesu musikalen kalkuluak egiteko, audioaren edo partituren edizioan. Teknologiaren eta musikaren artean dagoen lotura erraz hauteman daiteke, kontuan hartzen bada garai historiko bakoitzeko teknologiak bide eman diola garapen artistiko jakin bati; adibidez, mikrofonoarekin, bozgorailuekin eta soinu-grabazioekin beste bitarteko batzuekin lortu ezin izan zen garapen artistikoa lortu zen.

Hitzaldi honetan, teknologia bere hartan artetzat jotzeko aukeraren inguruan hausnartuko dugu, eta ea gaur egungo estetika musikala eboluzio une horretan dagoen, adierazpen musikal berrienak kontuan hartuta (arte soinuduna, instalazio interaktiboak...).

Teknologia artea da, ala artearen lagun baino ez da? Oraindik bitarteko bat da? Erreminta bat? Ala helburu bat?

Informazioa hemen.

Eman zure botoa

0 / 5 (0 bozka guztira)

Sare sozialak

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.