MUSIKA eta GIZA-EBOLUZIOA. Historiaurretiko kontaketa (gaztelaniaz)

Data: 2019/10/15
Ordua: 18:30
Herria: Donostia
Lekua: Musikene

Conchi de la Rúa, Antropologia fisikoko katedraduna, UPV/EHU; JAKIUNDEko kidea.

Sinopsia: Eboluzio-prozesu bati esker gara garen modukoak. Eboluzio horretan, hainbat moldaera biologiko eta kultural gertatu dira, zeinak gizakiak iraun zezan lagungarri izan baitira. Gure espeziearen genealogian sartuko gara, eta musikaren sorrerari buruzko ezagutzan argi egingo duten ebidentziak aurkeztuko. Musika adierazpide iragankorra denez, zuzeneko ebidentziak gutxi dira. Hauek ditugu soinu-lekuko batzuk: txilibitu baten antzera zulatutako hezurren aztarnak (Bolinkoba, Bizkaia), eta animalien hezurrekin egindako Paleolitoko txirulak, neanderthalen aztarnategietan aurkituak (Divje Babe, Eslovenia, duela 43 mila urtekoak), baita Homo sapiensaren txirulak ere –horien artean Hohle Fels-eko (Alemania) txirulak nabarmendu behar dira, Aurignac aldikoak, duela 35 mila urtekoak–, eta Izturitzekoa (Nafarroa Beherea), Gravette aldikoa, hau da, duela 30 mila urte ingurukoa. Soinu-elementu horien analisi akustikoak erakusten du giza belarriak entzuteko moduko maiztasun-bandaren barruko soinuak egiten dituztela, eta hori neanderthalen garaian, lehenago ez bada, hala izatea azpimarratzekoa da.

Informazio guztia hemen.

Eman zure botoa

0 / 5 (0 bozka guztira)

Sare sozialak

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.