Adimen artifiziala

“Ez nekien non ari nintzen sartzen; hortaz, ez nion beldurrik”

2019/03/01

Itziar Gonzalez-Dios Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da EHUn, eta kontrako jo ohi diren bi mundu batzen ditu bere jardunean: hizkuntzalaritza (Letrak) eta informatika (Zientziak). Lehenengotik abiatu zen: “Nik beti jo dut letretatik, ez zientzietan ez nintzelako ondo moldatzen, baizik eta gustatu egi...

Pentsamendua irakurtzen duen sistema adimendun bat, ezindu larriei laguntzeko

2019/02/12

Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean. Hain zuzen, adierazi dutenez, NUPeko ekarpena gako iza...

Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari

2018/11/30

Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu matematikoez harago. Eztabaidaezina da lan harrigarria egin zutela eta aurreikuspen miragarria izan zutela. Eta bereziki aipatzekoa da Lovelaceren lorpena, aintzat hartuta garai hartako emakumeen egoera zein zen.

Zenbakien hizkuntza

2018/11/30

Zientziak eta letrak. Zenbakiak eta hitzak. Bi mundu bereizi balira bezala aurkeztu izan zaizkigu ia beti. Elkarrekin dantza egin nahi ez duten izaki isolatu gisa. Hala eta guztiz ere, gure garunek badakite bai zenbakiak bai hitzak behar bezala lotzen. Zenbakiak eta hitzak darabiltzagu unibertsoa ulertzeko, haren misterioak bizitzeko, gizakion sentimendu eta nahiak adierazteko. Agian, hor, haien sorreran, topatu beharko genuke haien arteko lotura: adimenean.

Eskuragarri dago MODELA, itzultzaile automatiko adimenduna

2018/11/28

Aurkeztu berri da orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onena: MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri, eta tresna azkarra eta erabilerraza da. Elhuyarren eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste  zenbait agenteren arteko elkarlanari esker garatu da.