Aeronautika

Ultima Thulek elur-panpin gorrixka baten itxura duela argitu dute jada

2019/01/03

Ultima Thuleren argazki berriak zabaldu dituzte NASAk eta AEBtako Johns Hopkins Unibertsitateak. Oraindik New Horizons zundak hartutako argazkien % 1 besterik ez dute ikusi ahal izan, baina jada argitu dute beren lehenengo zalantza: objektu bakar bat da Ultima Thule, ez bi objektu independiente. Elur-panpin baten itxura duela ikusi dute: hala, gorp...

Leonardo Torres Quevedo. Oinak lurrean, burua airean

2016/06/01

Donostian, 1907ko irailaren 30eko euri zaparradek ez zuten Ulian bildutako jendearen ikusmina zapuztu. Hirurehun bat metroko distantziara zeuden bi tontorren artean, ongi tenkaturik ikusten ziren sei kable; eta, haietatik zintzilik, 18 pertsonentzat omen zen burdinazko ontzi bat. Gailu ikusgarria, egun hartan inauguratzera zihoazen hura. Pertsonent...

Droneak guda-zelaitik ikasgelara

2014/02/01

Goiz epela Ondarretako hondartzan. Hondarraren gainean peto horixka-berdea jantzita daraman gazte-multzo handi samar batek hara eta hona lasai dabiltzan ibiltarien arreta bereganatzen du. Esku artean badute zerbait, baina ezin antzeman zer den. Neska-mutilen multzoa ireki egiten da, eta erdian duten aparatua agerian utzi dute. Armiarma bat ematen du, erdian gorputz zuriarekin, eta handik ateratzen diren lau hanka edo besorekin. Bat-batean biraka hasi dira hanka-besoak, hegoak beraz, eta trastea gorantz doa. Dronea da, gidaririk gabeko gailu hegalaria.

Kumuloninboan behera

2013/02/01

Salto egin behar zuen. Bazekien altuera gehiegizkoa zela, eta presio-jantzirik gabe oso arriskutsua zela. Bazekien azpiko kumuloninboan sekulako ekaitza izango zela. Baina hegazkinaren motorra hondatu egin zen. Ez zuen beste erremediorik. F-8arekin Hego Karolinarantz abiatu zenean, ez zuen pentsatu arriskurik egon zitekeenik. Iragarpenak zioen eka...

Bernoulli gabe hegan

2012/10/01

Airea beherantz bultzatuta egiten dute hegan hegazkinek. Azalpen horren partez, ordea, asko zabaldu da hegaldiaren sekretua beste fenomeno fisiko bat dela: Bernoulliren printzipioa. Printzipio hori gertatzen da hegazkinen hegoetan hegan egiten ari denean, baina ez da hegaldiaren eragile nagusia. Hala eta guztiz ere, azalpenaren sinplifikazioak protagonista bihurtu du Bernoulli.