Albaitaritza

Oiloen arteko erasoa, jarrera-arazoa

2017/12/01

Urteetan zehar pentsatu izan da oiloek (Gallus gallus domesticus) beste oiloekin era agresiboan jokatzeko arrazoi nagusia beren arteko espazio-falta izan litekeela. Gizakien antzera, oilo bakoitzak “distantzia pertsonal” deituriko eremu bat izango luke bere inguruan, eta beste oiloren bat eremu horren barnean sartuko balitz, inbasio horri aurre egi...

Ardien biriketako adenokartzinomaren oinarri genetikoa

2014/04/01

Aspalditik da ezaguna ardien biriketako adenokartzinoma (ABA) eritasuna. XIX. mendean deskribatu zen (1865), nahiz eta minbizi hori eragiten duen erretrobirusa ez zen modu ziurrean identifikatu 1990eko hamarkadara arte. ABA eredu ezin hobea da ostalari-birus elkarrekintza aztertzeko; bai eta gaixotasun kutsakorren transmisioa, minbiziaren garapena eta erretrobirus endogenoen eragina ikertzeko ere.

SARSaren birusaren eta saguzarren arteko lotura aurkitu dute

2013/11/05

Txinako ferra-saguzarra, Rhinolophus sinicus

Gizakiarengan ez-ohiko pneumonia eragiten duen birusaren oso antzeko bi aldaera identifikatu dituzte Txinako ferra-saguzarretan Wuhango Birologia Institutuko ikertzaile batzuek gidatutako ikerketan, Nature aldizkarian berri eman dutenez. SARSa eragiten duen koronabirusaren gordailu naturalak saguzarrak izan zitezkeela aspaldi susmatzen zuten ikert...

Oinaze-keinuak animalien mina neurtzeko

2012/09/13

Saguekin egindako proba. Ezkerretik eskuinera, mina handitu ahala espresioa aldatu egiten da.

Animaliekin lan egiten duten ikertzaileentzat, askotan ez da erraza izaten haien mina neurtzea. Horretarako, aurpegiko espresioetan oinarritutako eskala bat proposatu zuten saguentzat, 2010ean, Kanadako McGill Unibertsitateko ikertzaileek. Eta orain untxiekin gauza bera egin dute Erresuma Batuko Newcastle Unibertsitatean. PLoS One aldizkarian argit...

"Niretzat izugarri garrantzitsua da ikerketetan hasieratik hartzea aintzat alderdi etikoa"

2010/01/01

Animaliekin egiten diren ikerketak, zelula amekin egiten direnak, azterketa genetikoak eta haiek nekazaritzan, abeltzaintzan edo giza osasunean dituzten aplikazioak... Halako gaien alderdi etikoek eztabaida bizia eragin dute azken urteotan; hain juxtu, kezka horiei erantzuten saiatzen da Kate Millar ikertzailea. Grinatsu baina gozo, eta irribarrea galdu gabe, hitz egiten du bere lanaz.