Arkeologia

Duela 550 milioi urteko animalia mugikor eta bilateral baten fosila aurkitu dute

2019/09/05

Orain arteko aztarnetan oinarrituta, zientzialariek uste zuten mugimendua duten animalia bilateralak Ediacara periodoan eboluzionatu zutela (duela 635-542 milioi urte). Orain, horrelako animalia zaharrenaren fosilak eta hark utzitako arrastoak aurkitu dituzte, Dengyingen, Yangtze ibaiaren arroilen inguruan (txina). Kalkuluen arabera, duela 551-539 ...

Eurasiako sapiens zaharrena identifikatu dute

2019/07/10

Apidima 1 garezur-zatia (eskuinean), eta fosilaren berreraiketa aurretik (erdian) eta albotik (ezkerrean) begiratuta.

Grezian leku berean aurkitutako bi garezur aztertuta, bata duela 210.000 urteko sapiensa, eta bestea 170.000 urteko neandertala direla ondorioztatu dute, Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean. Lehena, Eurasian aurkitu den sapiensik zaharrena litzateke, eta, horrek esan nahiko luke, gizaki modernoa uste baino askoz lehenago atera zela Afrik...

“Espeziearen definizioren arabera, ezin dugu esan neandertalak eta sapiensak espezie desberdinak direnik”

2019/06/01

Elhuyar aldizkarian argitaratutako zenbait artikulu hautatu berrargitaratu dira Booktegi plataforman, Sapiens ispiluaren aurrean izenburupean (doan deskargatu daiteke). Artikuluok josten dituen haria: giza espeziea nondik datorren, zer den eta nora doan azaltzea. Lehen galderarekin lotutakoetan, Joseba Rios Garaizar arkeologoa maiz agertzen da. Hain zuzen ere, CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroko ikertzaile da Rios, eta neandertaletan aditu. Hala, bildumaren aurkezpenera, Rios gonbidatu zuen Ana Galarraga Aiestaran egileak. Solasaldi mamitsua izan zuten, eta Riosek garbi erakutsi zuen arkeologia tresna aproposa dela Historiaurreari buruzko aurreiritziak ezeztatzeko eta gure espeziea hobeto ezagutzeko. Hemen bildu ditugu solasaldi hartan Riosek aletutako ideia batzuk.

Denisovatik kanpoko lehen denisovartzat jo dute Tibeteko lautadan aurkitutako fosil bat

2019/05/02

Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaieran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte ditu, eta, haren bidez, baieztatu dute hango biztanleak gizaki modernoa iritsi baino askoz lehenagotik zeudela egokituta garaiera handietara. Denisovarrei buruzko orain arteko...

Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute

2019/02/25

Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.