Arkitektura

Zerora bidean, eraikuntza jasangarria

2015/06/08

Eraikin jasangarrriak, bioklimatikoak, ekoeraginkorrak, berdeak, pasiboak, zero energiakoak… Modan dagoen arkitekturako korronte bat dirudi. Baina hori baino gehiago da. Araudiek jarritako bidea ere bada. Askorentzat, oso maldan gorako bidea. Beste batzuentzat, berriz, eraikin eredugarriak egiteko akuilua.

Eraikuntza jasangarria, eredugarria eta hedagarria

2015/06/08

Europar Batasunak 20-20-20 helburua jarri dio bere buruari 2020rako: energia-kontsumoa % 20 murriztea, berotegi-efektuko gasen isurketa % 20 murriztea, eta energia berriztagarriak guztizkoaren % 20raino handitzea. Eta helburu hori betetzeko lerroetako bat eraikuntza eta eraikinak dira. Izan ere, 2010ean argitaratutako direktibaren arabera, ia energ...

Landare-hormak, eraikinetan soinua xurgatzeko

2015/01/08

EHUko ikerketa baten arabera, landarez osatutako hormek soinua xurgatzeko ahalmen handia dute, eta soinu-isolatzaile gisa ere erabil litezke.

Hormigoia eta kristala formula baten gainean

2013/03/01

Londresko St. Paul katedrala erortzeko zorian zegoen goiko kupula erraldoia eraikitzen hasi behar zutenean, 1697an. Argi zegoen zimenduak hondoratuko zirela pisu gehiegi jartzen bazitzaien gainean, eta eraikina erori egingo zela. Beraz, ezinezkoa zen jatorrizko diseinuari eustea; kupula eta haren gaineko linterna arindu beharko zituen Christopher W...

Zerurako bide geometrikoa

2013/03/01

Erdi Aroa garai iluna izan zen Europan. Hala esaten da askotan, eta zalantzarik ez dago zenbakien historiak berresten duela ideia hori: 1202 arte Europan zeuden zenbaki bakarrak erromatarrak ziren, letra gutxi batzuen bidez adieraziak. Kalkulu matematiko konplexuak ezinezkoak ziren zenbaki haiekin. Hala ere, lehen katedral gotikoak egin zituzten garai ilun hartako maisuek. Nola egiten da katedral gotiko erraldoi bat kalkulu konplexurik egin gabe? Sekretua geometria da. Zenbaki egokirik ez zuten maisuek, baina poligonoak bai.