Astronomia

Katie Bouman: izen-abizenez

2019/04/23

Harrigarria dirudien arren, zulo beltzaren irudia lortzeko proiektuan nabarmendu den izen nagusia ez da astronomoa edo astrofisikaria, informatika ingeniaria baizik. Eta are harrigarriagoa da informatikari hori emakumezkoa izatea, berekin proiektuan lanean aritutako hamar ingeniarietatik zortzi gizonezkoak baitira. Gaztea da, gainera; 29 urte baino...

Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak

2019/04/10

Nola atera argazki bat, definizioz hautemanezina denari? Hau da zulo beltzaren definizioa, Elhuyar ZTH Hiztegi Berrian: bertatik ez materiari ez argiari irteten ez uzteko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen gorputza. Horren arabera, ezin zaio argazkirik atera. Alabaina, zulo beltz baten irudia erakutsi du, lehen aldiz, EHT (event horizon edo gertaeren muga) teleskopioko lantaldeak; M87 galaxiaren zulo beltza, hain zuzen.

Jantzien neurriak, zeruan bezala lurrean ere

2019/03/26

Lehen aldiz espazio irekira emakumezkoz soilik osatutako lantaldea bidaltzeko asmoan atzera egin du NASAk. Bi emakumek egin behar zuten misio hori, martxoaren 29an: Christina Koch eta Anne McClain NASAko astronautek. Alabaina, plana aldatzera behartuta daudela adierazi berri du NASAk ohar bidez, eta Nick Haguek ordezkatuko du Anne McClain. Arrazoia...

Unibertsoaren musikaren bila: uhin grabitazionalak

2019/03/01

Duela 1.000 milioi urte inguru, Proterozoiko garai geologikoa amaitzen ari zen Lurrean. Bizitza konplexurik ez zen artean eratu, baina organismo sinpleak existitzen ziren, eta gure atmosfera oxigenoz betetzen ari zen; planeta, organismo konplexuagoetarako aproposa bihurtzen. Bitartean, unibertsoaren beste muturrean, 30 km-ko erradioko bi zulo belt...

Esne Bidearen bihurdura neurtu dute

2019/02/05

Esne Bidearen bihurdura erakusten duen irudikapena

Esne Bidearen 3Dko mapa bat eginez, galaxiaren bihurdura zenbatekoa den neurtu dute zientzialari txinatar eta australiar batzuek. Nature Astronomy aldizkarian eman dute horren berri. Zefeida izarretara dauden distantziak neurtuz egin dute mapa. Eguzkia baino 20 aldiz masa gehiago dute zefeidek, eta 1.000 aldiz distiratsuagoak dira. Dituzten ezauga...