Bibliografia

Urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian

2014/12/17

http://aldizkaria.elhuyar.org/albisteak/urteko-hamar-eduki-irakurrienak-elhuyar-aldizkaria/

Urtea amaitu aurretik, Elhuyar aldizkariko eduki irakurrienen zerrenda egin nahi izan dugu. Hamarreko zerrenda osatu dugu, webgunean bisita gehien izan duten edukiekin. Hizkuntzei buruzko albiste bat dago zerrendaren lehenengo postuan: "Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da". Frantses-hiztunek adoptatutako ume txinatarrekin egindako esperimentu baten berri jaso zuen albiste hark; esperimentu hartan, ikertziale kanadar batzuek frogatu zuten ama hizkuntza ahaztu arren, garunak haren aurrean erantzuten jarraitzen duela. Segidan aurkituko duzu 2014ko eduki irakurrienen zerrenda osoa.

Osasun-arloa eta lanpostuak sortzea, hurrengo 15 urteetarako lehentasunak

2014/11/03

Gizarteak zientziaz, ikerketaz eta berrikuntzaz duen ikuspegiari buruzko Eurobarometroaren inkesta bereziak bi gai nabarmendu ditu lehentasunezko europarrentzat: osasuna eta zainketa medikoak, eta lanpostuak sortzea. Horiek izan behar dute, alde handiz, berrikuntza zientifiko eta teknologikoaren lehentasunak hurrengo 15 urteetarako, europarren esanean.

Teorema baten atzetik

2013/09/01

Javi Duoandikoetxea EHUko matematikariari dibulgazio-liburu bat gomendatzeko eskatu diogu, eta egile berezi baten liburua aukeratu du: Cedric Villani frantziarra, Fields domina baten irabazlea.

Martetik lurrera

2013/07/01

"Antropologo bat Marten bezala sentitzen naiz gehienetan". Oliver Sacks neurologoaren esanean, irudipen hori du bere buruaz Temple Grandinek, eta esapide hori erabili zuen Sacksek bere liburuetako bati izenburua emateko. Liburu horretan Grandinen gorabeherak kontatzen ditu. Grandin autista da, baina dituen berezitasunek ez diote galarazi Col...

Paper zaharrak berri

2013/06/01

Tolosan dago Gipuzkoako Artxibo Orokorra. XV. mendetik aurrerako agiriak dituzte bertan. Eraikina bera 1904. urtetik da dokumentu horien gordailu. Han baino lehen, ordea, Tolosako Santa Maria elizan izan zituzten, sakristien gainean, 1530etik. Kondizioak ez ziren izan dokumentuak hondatu gabe gordetzeko onenak. Are gehiago, suterik ere jasan zu...