Biografiak

Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari

2018/11/30

Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu matematikoez harago. Eztabaidaezina da lan harrigarria egin zutela eta aurreikuspen miragarria izan zutela. Eta bereziki aipatzekoa da Lovelaceren lorpena, aintzat hartuta garai hartako emakumeen egoera zein zen.

Karl von Frisch erleekin dantzan

2018/11/30

Munich, 1941aren hasiera. Unibertsitatetik zetorren gutun hura ikusi orduko, susmo txarra hartu zion. “...alde egitera behartzen zaitugu, 1937ko legearen arabera, ez baitituzu irakasle izateko baldintzak betetzen”. Lehenago ere ohartarazpenak jasoa zen, bere laborategian judu gehiegi hartzen zituelako. Eta hara non aurkitu zuten amona judua zuela j...

Berenice Abbott, zientziaren argazkilaria

2018/09/01

Hirurogei urte betetzear zituen, lan-elkarrizketa batera MIT entzutetsura joan zenean. Eskarmentu handiko emakumea zen, eta ideiak garbi zituen. Honela esan zien elkarrizketatzaileei: “Zuek, zientzialariok, munduko argazkilaririk txarrenak zarete, eta argazkilaririk onenak behar dituzue; ni nauzue hori”. Gerra hotzaren garaia zen, 1958. urtea. Spu...

Tim Berners-Lee, webaren asmatzaile eta jagolea

2018/06/01

Martxoan, weba asmatu zeneko 29. urteurrenaren egunean, albiste izan genuen Tim Berners-Lee webaren asmatzaile eta weba kudeatu eta zaintzen duen World Wide Web Consortium (W3C) erakundearen zuzendariak egindako ohartarazpena: weba mehatxupean eta arriskuan dago. Jende askok galdetuko du ea nola den hori posible, kontuan hartuta jendeak inoiz baino denbora gehiago pasatzen duela sarean. Kontua da Internet edo sarea eta weba edo amarauna ez direla gauza bera. Weba bera eta haren izaera libre eta irekia daude arriskuan. Ezagut dezagun apur bat hobeto nor den Tim Berners-Lee, zer den weba eta zergatik dioen arriskuan dagoela.

Bakterioak edanda, Nobela irabazi

2018/06/01

Petri-plakatik bakterio batzuk hartu eta haragi-
estraktu epelarekin nahastu zituen matraze batean. Matrazea ahora eraman eta, zanga-zanga, trago bakarrean irentsi zuen. Ez zen trago goxoa izan, baina ez zen kexatu. Hiru egunetara, goranahia sentitzen hasi zen, hatsa kirats egin zitzaion. Bost egunetara, botaka hasi zen, zeharo gaixo sentitzen zen...