Biologia

“Sapiens ispiluaren aurrean” liburua argitaratu da, Booktegi plataforman

2019/01/25

Elhuyar aldizkarian argitaratutako hamazazpi artikulu hautatu eta ordenatu ditu Ana Galarraga Aiestaran artikuluen egileak, eta liburu batean bilduta argitataratu ditu Booktegi plataformak. “Sapiens ispiluaren aurrean” da bildumaren izenburua, eta gure espeziea nolakoa den azaltzen du, diziplina zientifiko desberdinen ikuspegitik: arkeologia, ebol...

“Sapiens ispiluaren aurrean”, liburu-aurkezpena eta solasaldia

2019/01/10

Booktegi plataformak “Sapiens ispiluaren aurrean” liburua aurkeztuko du urtarrilaren 24an, ostegunarekin, 19:00etan, Donostiako Liburutegi Nagusian. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaileak Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulu batzuk biltzen ditu liburuak

Dickinsonia animalia zaharrenetakoa dela baieztatu dute

2018/09/20

Zientzialariek orain arte ez dute garbi izan zer eratako biziduna zen Dickinsonia. Ediacara periodoko fosil obalatu batzuei deitzen zaie horrela, eta onddotzat edo protistatzat hartu izan dituzte. Orain, ordea, fosilen berariazko biomarkatzaile batzuk aztertuta, animaliak zirela ondorioztatu dute. Adibidez, ikertzaileek nabarmendu dute Dickinsonia...

Sandalo-lurrinak ilea haztea eragiten du

2018/09/18

Usaimen-errezeptore batek ilearen hazkuntza erregulatzen duela aurkitu dute. Laborategian giza buru-azalarekin egindako esperimentuetan, ikusi dute sandalo-lurrinak ilea haztea eragiten duela. Nature Communications aldizkarian eman dute horren berri. Sudurreko zelula espezializatu batzuek dituzten usaimen-errezeptoreek molekula usaintsuak detektat...

Mitosiaren proteinen atlas dinamikoa argitaratu dute

2018/09/11

Zelula banatzeko prozesuan parte hartzen duten proteinen lehen atlas dinamikoa osatu dute. Biologia Molekularreko Europako Laborategian egin dute, eta ikertzaile guztien eskura jarri dute. Hain zuzen ere, proteinak dira mitosia, zelula banatzeko prozesua, aurrera eramaten dutenak. Prozesu konplexua da, eta proteinek sarri taldeka egiten dute lan h...