Birziklatzea

Hiriko meatzaritza

2018/09/01

Menditik hirira, bide hori egiten ari da meatzaritza. Lehen mendiek ezkutatzen zituzten lehengai baliotsu haiek orain hirietako zabor elektronikoetan pilatzen dira. Milaka milioi tona zabor elektroniko berri urtero, eta barruan milaka milioi euro gordeta. Lehenengo aldiz, Europako zabor elektronikoetan ageri diren metal eta material baliotsuei buruzko datuak bildu dituzte, hirietako meatzaritzari eta metabolismo industrialari bultzada emateko asmoz.

CAF-Elhuyar 2018: Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra

2018/05/16

  Merkea, eraldatzeko erraza, iraunkorra, arina eta erabilera anizkoitzekoa denez, mundu mailako plastikoen ekoizpenak izugarri gora egin du, azken 52 urteotan. 1964. urtean, 15 milioi tona (MT) plastiko sortu ziren, eta 2016. urtean, aldiz, 335 MT, hau da, 22 bider gehiago. Europan, plastikoen eskaria 49,9 MT-koa izan zen, eta gehienbat ontziratz...

Hondakin nuklearrak birziklatzean sortutako gas erradioaktiboak harrapatzen ditu material berri batek

2016/06/16

Zentral nuklearretako hondakinak prozesatzean askatzen diren gas erradioaktiboak modu eraginkorrean, seguruan eta merkean harrapatzeko material bat garatu dute. Lausanako Eskola politeknikoko eta Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek elkarlanean egindako proiektua da, eta Nature Communications aldizkarian eman dute lorpenaren berri. Aurrerapau...

Gogoetarako gakoak, "Balio berriz balio" proiektuaren instalazioan

2014/02/28

“Puskak, obra hondakinak, zaborra, sastarra ... zergatik dira baztergarri: funtzioa galdu dutelako ala behatzeari utzi diogulako? Posible al da hondakin kontzeptua deuseztatzea? Zelan berritu balioa, berriz balio dezan?” Galdera horietatik abiatuta, erantzun bila aritu da Arlette Apraizek, Doltza Oarartetak, Jaione Ortiz de Zaratek, Maider Amutiok, Nerea Andresek eta Oihane Enbeitiak osatutako taldea. Bederatzi  hilabete iraun du bilaketa-prozesuak, eta orain aurkeztu dute emaitza, arte-instalazio baten bidez.

Polimeroak birziklatzearen mundu konplexua

2011/10/01

Birziklapenak aukera asko ematen dio hondakinen tratamenduari. Hala ere, asko aldatzen dira aukerak birziklatu behar den materialaren arabera. Polimeroen kasua (plastikoak, gomak, eta abar) konplexua da, batez ere, metalarekin, kristalarekin edo paperarekin konparatzen dugunean. Produktu baten fabrikazioan, betidanik hartu izan dira sobratu...