Botanika

CAF-Elhuyar 2018: Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaia

2018/05/16

Europan nekazaritza barreiatu baino lehenagoko paisaiak imajinatzen ditugunean edo pelikuletan nahiz dokumentaletan irudikatzen direnean, oihan itxi amaigabeak agertu ohi dira. Badirudi paisaia irekiak eta larreak gizakiaren esku-hartzearekin sortu zirela, egurra ustiatzeko eta abereak elikatzeko helburuarekin. Europako paisaiaren bilakaera, ordea,...

Darwin ez zen Siberian izan

2017/12/01

Ezaguna da Malthus-en tesi ekonomikoak Charles Darwin eta Alfred Russel Wallacengan izan zuen eragina. Hemeretzigarren mendeko Ingalaterra industrializatu eta gainpopulatuan zegoen giro sozioekonomikoak arrasto nabaria utzi bazuen naturalista horiengan, hori aldez aurretiko jarrera zutelako da. Izan ere, bai Darwinek eta bai Wallacek testuinguru ez...

"Ikerketak asko eskatzen du, baina baita asko eman ere”

2017/06/02

Emma López de Armentia Adan ia-ia halabeharrez sartu zen ikerketa-munduan. Dioenez, txikitatik zituen gustuko biologia, giza gorputza... Beraz, bazirudien medikuntza ikastera bideratuko zela. Baina gaztetan ikasketei behar baino arreta gutxiago jarri zienez, azkenean Giza Nutrizioa eta Dietetika ikasi zuen, eta, ikasketak amaitutakoan, kontsulta ba...

Lakoizketako erua

2015/12/01

Osaba zaharrari apetak eman zion iturri hartako ur freskoa edan nahi zuela, eta iloba bidali zuen bila. Mutikoak ekarri zion ura, eta baita iturri-ondoan aurkitu zuen lore bat ere. Osabak hainbeste eskertu zuen oparia, ezen eskura zuen diru guztia eman baitzion: hiru duro. Mutikoaren amak jakin zuenean, errieta egin zion bere anaiari: “Ez zara inoi...

Loreak aurkitu dituzte Paleolitoko hilobi batean

2015/05/07

Duela 15.500 urte inguru, emakume bat ehortzi zuten El Mirón izeneko kobazuloan (Kantabria). Garai hartan, hildakoak lurperatzea ez zen batere ohikoa; horregatik, ehorzketak interes handia piztu du ikertzaileen artean. Orain, hilobiko landare-arrastoak ikertu dituzten ikertzaileek beste berezitasun bat ere baduela jakinarazi dute: hildakoaren inguruan loreak utzi zituzten.