Elhuyarren berriak

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat

2018/02/09

Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.

Martxan da Norteko Ferrokarrilla

2017/09/06

Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan. Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza iza...

Urola Erdiko ikasleek tailer pilotuetan egindako prototipo zientifiko-teknologikoak aurkeztu dituzte ‘BIZILABE’ Azokan

2017/04/04

Iraurgi Berritzen –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia– eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte abian. Azken asteetan landu diren ekintzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendu zaizkie. Irakasleei zientzia eta teknologia irakasteko oinarri metodologikoen inguruko prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleekin hainbat tailer pilotu antolatu dira. Landu diren ekintzen lehen emaitza da Azkoitiko plazan martxoaren 31n egin den “Bizilabe” azoka. Bertan, eskualdeko ikastetxe guztietako gazteek ikusgai jarri dituzte hainbat alorretan landu dituzten prototipoak, besteak beste, mikrobiologia, elektronika eta prototipazioa. Horrez gain, esperimentuak egin dituzte polimeroen edo nanoteknologiaren alorrean.

Zientzialari gazteen arteko 'Parekoen topaketa'

2017/03/31

Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar ikaslek UPNAko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso dute Planetarioan. Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin lanean ari dira, maiatzean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokan.

Elhuyarrek ere parte hartu du Iruñeko Galaxiaren Lorategia proiektuan

2017/03/31

Iruñeko Udala, Planetarioaren laguntzarekin, Galaxiaren Lorategia izeneko lorategi berezia eraikitzen ari da Yamaguchi Parkean. 200 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiagoren bidez Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin.