Enpresa

Basque Research webgunea itxi du Elhuyarrek

2015/01/30

Basque Research webgunearen azken eguna da gaurkoa. Hala esan dute webgunearen arduradunek, ohar baten bidez. 2002an sortu zen proiektua, Euskal Herriko ikerketaren berri bertan eta nazioartean zabaltzeko, Elhuyarren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Proiektua kanpoko finantziazio-iturririk gabe gelditu dela, eta hura berritzeko ahaleginak antzuak izan direla adierazi dute oharrean arduradunek, eta, ondorioz, ixtea beste aukerarik ez dutela izan.

Ekinean

2014/12/01

Gauza batean behintzat, hasi bezala amaituko dugu 2014a: atal berri batekin. “Lekukoak” atala sortuz ekin genion urteari, eta “Ekinean” atala sortuz emango diogu amaiera. Konpartitzen dituzte ezaugarri batzuk batak eta besteak: bietan, zientzialariak dira protagonista, eta, bietan, lanbidearen bizipenetatik ari dira elkarrizketatuak. “Ekinean” ata...

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, 2015: Herrialde batek etorkizunaren alde egindako apustua

2012/09/01

Esaten da ekonomian indartsuen diren herrialdeek ez dutela aberats direlako inbertitzen zientzian, baizik eta aberats direla zientzian inbertitzen dutelako. Zientzian inbertitzeaz hitz egitea hezkuntzan inbertitzeaz hitz egitea ere bada, zeren eta biak, zientzia eta hezkuntza, txanpon beraren bi aldeak dira: hazkunde ekonomikoarekin eta aurrer...

Neuromarketina: kontsumitzaileon garunaren barruan!

2012/05/01

Zer nahiago duzu? Pepsi ala Coca-Cola? McDonald´s ala Burger King? Apple ala Microsoft? Mercedes ala Golf? Pentsatu al duzu inoiz norberaren gogoak eta nahiak zertan oinarrituta dauden? Zerk bultzatzen gaitu hori erostera? Kontsumitzean baldintzatzen gaituzten faktore bakarrak norberaren gustuak eta arrazoi kontzienteak direla uste baduzu, zur eta lur geratuko zara neurozientzialariek aurkitu dutena jakiten duzunean. Enpresaburuek kontuan hartzen dituzte neurozientzia-arloko aurkikuntzak marketineko estrategia eraginkorragoak aurkitzeko.

"Eko" eta turismoa, bateragarriak?

2010/06/19

Badira urte batzuk "eko" aurrizkia modan jarri zela, eta, antza denez, kontsumitzaileak erakartzeko amu egokia izaten jarraitzen du. Turismoaren alorrean, esaterako, aurten egingo ditu 20 urte TIESek, Nazioarteko Ekoturismo Elkarteak, eta, haiek emandako datuen arabera, urtetik urtera gero eta turista gehiagok aukeratzen dute era horretako bidaia bat egitea.