Geografia

Suaren Lurraldean IZOTZA MALKOTAN

2016/06/22

Patagoniako eta Suaren Lurraldeko izotz-eremu ezezagunenak ikertzea helburu, espedizio bat egin berri dute hiru glaziologok: Eñaut Izagirre elgoibartarrak, Ibai Rico gasteiztarrak eta Evan Miles estatubatuarrak. Hego Amerika osoko izotz-eremurik hegoaldekoena eta ezezagunena esploratu eta kartografiatu dute: Cloue izotz-eremua. Hoste uhartean dago, izotzezko labirinto baten erdian. Izotza, kazkabar-ekaitz bortitzak eta urakan-haize glaziarrak lagun, inork zapaldu gabeko lurraldetan barneratu dira. Eta haien zain, Northanger belaontzia, nabigazio-baldintza gogorrak gainditu behar izan dituena. Zientzia beti izaten da abentura bat, baina oraingo honetan, letra larriz idazteko modukoa.

Kartografia lehen, orain eta hemen

2015/09/01

Kartografian, mapak egitea aukeratzea da. Egileak aukeratu egin behar du zer ezaugarriri izango zaion leial, eta zer desitxuratuko duen: azalera, angelua, distantzia... Izan ere, ez dago esfera bat plano batean irudikatzeko modurik. Leonhard Eulerrek frogatu zuen ezintasun hori 1775ean, eta gutxienez ordutik badakigu mapa guztiak akastunak direl...

Mapak: mundua, norberaren arabera

2015/09/01

Begirada adina ikuspegi eta ikuspegi adina mapa daude: politikoak eta geografikoak, itsasokoak eta lehorrekoak, mundu osokoak eta eremu txikietakoak; nabigatzeko, azpiegiturak egiteko, orientatzeko edo datuak islatzeko eginak; azalerarekiko leialak, datuen arabera desitxuratuak, artistikoak, turistikoak... Azken finean, inguruaren interpretazioak dira, eta, ingurua era askotara interpreta daitezkeenez, mapak ere askotarikoak dira. Hori bai, haien artean ez dago bakar bat ere akatsik ez duenik: ez dago mapa perfekturik.

Urte bat kristalografiari

2014/09/01

Duela 100 urte Max von Lauek Fisikako Nobel saria jaso zuen kristalek X izpiak difraktatzen dituztela aurkitzeagatik. 1912an egin zuen aurkikuntza, zink sulfurozko kristal batekin lanean ari zela: X izpiek kristal hura zeharkatzean difrakzio-eredu bat sortzen zela ikusi zuen. Aurkikuntza haren berria akuilu izan zen jo eta su X izpiekin lanean a...

Itsas harrapariei jarraituta migrazio-korridoreak aurkitu dituzte

2011/10/01

Ozeano Pazifikoko bi eremu handi, Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldearen parekoa bata, eta Hawaii eta Alaska artekoa bestea, itsas harrapari handi askoren migrazio-bidean sartzen dira, hasi hegalaburretatik eta baleetaraino. Ondorio horretara iritsi dira Census of Marine Life ekimeneko zientzialari batzuk, harrapari ugariren migrazio-bide...