Geologia

Ilunetik argira

2019/03/01

Aldizkariaren azaleko bideak erakusten du norako bidaia egin dugun zenbaki honetan. Izotz artetik eta gau polar luzeen iluntasunaren babesean, Artikoan barneratu gara, Naima El Bani Altuna ikertzaile bilbotarraren eskutik. Itsaso izoztuak izan ditu laborategi hainbat hilabetez, eta han eskuratu ditu duela aspaldiko laginak, iraganeko klimaren lekuk...

Artikoan, klimaren bilakaeraren uberan

2019/03/01

Gaur egun gertatzen ari den klima-aldaketa ulertzeko, ezinbestekoa da iraganeko klimaren datuak izatea. Naima El Bani Altuna ikertzaileak gogorarazi duenez, baina, neurketa instrumentalak azken ehun urte ingurukoak dira, eta hori, eskala geologikoan, istant bat baino ez da. Hortaz, paleozeanografiaren tresnez eta metodoez baliatzen dira ikertzaileak, epe luzeko informazioa eskuratzeko. Horretan ibili da El Bani, Artikoan.

Ilargian jaso dute Lurreko arrokarik zaharrena izan daitekeena

2019/01/31

Apollo 14ko astronautek 1971n Ilargian hartutako laginen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute. 4.011 milioi urte baino gehiago ditu, eta, dirudienez,  talka baten ondorioz askatu zen Lurretik eta iritsi zen Ilargira. Earth and Planetary Science Letters aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Haren arabera, aurkikuntza aparta da, Lur...

“Zientzia gizarteratzeko, garrantzitsua da norbere hizkuntzan aritzea”

2019/01/11

Askok Twitterren bidez ezagutu dute Naima El Bani Altuna. Hain zuzen, Artikoan izan dituen bizipenen berri emateko, sare sozial hori erabili du, @artikoan izenarekin. Horrenbestez, ez da harritzekoa El Bani eta Artikoaren artean lotura zuzena egitea. Alabaina, El Banik berak ikertzaile izateko asmotan zebilenean,  beste toki bat zuen jomugan, Artik...

Gure bazterretako fosilak

2018/11/30

Lanbroak ezkutatutako bazterrak maite ditu poetak. Lurpean ezkutatutako fosilak, paleontologoak. Eta gainerakook ere maiteko genituzke, agian, hobeto ezagutuko bagenitu, agian, kontatzen diguten istorioa ezagutuko bagenu; orduan hasiko baikinateke ezkutukoa, duela milaka eta milioika urteko bazter miresgarriak, ikusten.