Hardwarea

Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari

2018/11/30

Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu matematikoez harago. Eztabaidaezina da lan harrigarria egin zutela eta aurreikuspen miragarria izan zutela. Eta bereziki aipatzekoa da Lovelaceren lorpena, aintzat hartuta garai hartako emakumeen egoera zein zen.

Bertso-doinuak, musika automatikoki sortzeko eta sailkatzeko oinarri

2018/02/16

Bertso-doinuz osatutako bilduma batetik abiatuta, doinu berriak automatikoki sortzeko metodo bat garatu du Izaro Goienetxea Urkizu ikertzaileak. Horrez gain, musika automatikoki sailkatzeko metodo berri bat aurkeztu du. EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) egin du lan hori, eta PLOS ONE aldizkarian eman du haren berri. RSAIT talde...

“Teknologia-kontsumitzaile hutsa izateari utzi eta jakintza ere izatea nahiko nuke”

2017/12/01

Txelo Ruiz Vazquez (1959, Irun) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izandakoa da, eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua ere bai. 2017tik Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea da EHUn. Ruizek aitortu duenez, egindako galderak errazak badira ere, erantzuna ez da hain erraza: “denbora behar dut pentsatzeko”. Hala, nabaritu zaio ez duela burutik igaro zaion lehenengo gauza bota, erantzun zuzenak eta zentzuzkoak eman baititu. Tira, ez denak, azkeneko adierazpenak ez baitira agian hain zentzuzkoak. Ala bai? Denborak esango du.

“Zortea bilatu eta zaindu duen neska naiz"

2017/05/05

Batek baino gehiagok “Las Tea Party DJs” bikotearen kideetako bat delako ezagutuko du Lorea Argarate Zubia, eta ez du susmatu ere egingo zientzialaria denik, baina, hark dioenez, betidanik gustatu izan zaio zientzia. Gurasoak ere zientzia-zaleak omen dira; horren erakusgarri, etxean beti izan dute Elhuyar aldizkaria.  Hala ere, ezin du ezkutatu mu...

Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute

2017/01/18

Oso azkar eta oso bero gutxi sortuz informazioa grabatu eta gordetzeko teknika baten berri eman dute Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean. Argia eta magnetismoa erabiltzen ditu teknikak, eta etorkizunean informazioa gordetzeko gailu hobeak sortzeko balio lezake. Ordenagailuen disko gogorretan aspalditik erabiltzen dira material magnetiko...