Ingurune adimendunak

Zientzia euskaraz jantzi

2017/03/01

Orain dela gutxi, euskara sustatzeko helburuz Eusko Jaurlaritzak hedabideen artean banatzen dituen diru-laguntzen inguruko hausnarketa bat kaleratu dugu. Izan ere, gure aldizkariak Hedabideak deialdiko laguntzen % 73 galdu du azken 5 urteotan. Iaztik, irakurle-kopurua da dirua banatzeko irizpide nagusia, eta horrek ondorio lazgarriak utzi ditu h...

Nortasun zibiletik, nortasun biometrikorantz

2010/10/01

Pertsonak identifikatzeak betidanik izan du garrantzia, baina globalizazioa delakoaren garaian areagotu egin da premia. Planeta-mailako komunikazioa berehalakoa da, eta, ordu gutxian, merkantziak edo pertsonak milaka kilometrora hel daitezke. Gustura egon beharrean, ordea, isolatuta eta beldurrez sentitzen gara 6.800 miloi ezezagunen artean. Hobbesek famatu egin zuen esaldiak dioen bezala, " ez dakigunean bestea nor den, gizakia otsoa baita gizakiarentzat ". Premia horretan, gora egin dute hatz markak, irisa edo beste ezaugarri biologikoren bati antzeman eta pertsona bat berehala identifikatzeko gaitasuna duten teknologia biometrikoek.

Gizakion hizkuntza ≠ roboten hizkuntza

2009/11/01

Laurogeiko hamarkadan ume izan ginenok Kitt bezalako auto batekin ametsetan hazi ginen; baina, hogei urte geroago, telefono-konpainietako erantzungailu automatiko adimendunek egunero gogorarazten digute zein urrun dagoen gure txisteak ere ulertuko dituzten robotekin hizketan arituko garen eguna. Izan ere, makinaren logikara makurtzea eskatzen du, o...

Gidaririk gabeko autoak, pixka bat hurbilago

2008/04/13

Demagun hiri barneko auto-lasterketa berezi bat; batetik, lasterketan parte hartzen duten autoek ez dute gidaririk, eta, bestetik, hiria ez da benetako hiri bat, utzitako eremu batean egindako hiri-simulazio bat baizik. Bada, imajinazioa alde batera utzita, horrelako lasterketa bat antolatu zuen defentsarako proiektu aurreratuak ikertzeko Pentagonoak duen agentziak (DARPA): DARPA Urban Challenge. Saria: bi milioi dolar.

Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino

2008/04/01

Mark Weiser-ek 90eko hamarkadan definitutako nonahiko konputazioaren paradigmak etorkizuneko gizartearen ikuspegi bat definitzen du. Ikuspegi horretan, teknologia ezberdinetan komunikatzen diren gailu bananduak eguneroko bizitzan integratuak daude, eta erabiltzailea horiekin komunikatzen da, aparteko ahaleginik egin gabe (nabaritu gabe). Horrela, bere eguneko betebeharrak errazago eta azkarrago egin ditzake. Ikuspegi horren arabera, inguratzen gaituzten inguruneak fisikoki integraturiko eta barneraturiko gaitasun konputazionala duten gailuz beteak daude. Beraz, gailuen banaketa ez-intrusiboa da, erabiltzaileari zuzenduriko funtzionaltasunak eskaintzeko helburuarekin [7].