Komunikazioak

Abian da Norteko Ferrokarrilla

2018/09/13

Larunbat honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia:ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan

Claude Shannon, mundu digitalaren aita

2016/09/01

Aurtengo apirilean bete dira 100 urte Claude Shannon matematikaria jaio zela. Publiko zabalarentzat ezezaguna bada ere, gizartearen aurrerapenari ekarpenik handienak egin dizkioten inoizko zientzialaririk garrantzitsuenen artean dago; batzuen ustez, ia Newton, Einstein eta Darwinen parekoa da. Izan ere, guk guztiok egunero hainbat alditan erabiltzen ditugu hari esker garatu diren gailu eta teknologia ugariak: ordenagailuak, smartphoneak eta gailu elektroniko guztiak; Internet, telefonia mugikorra eta komunikatzeko edozein modu digital; CDak, MP3 eta ZIP formatuak, eta informazioa digitalki gordetzeko metodo denak. Ezagut dezagun Claude Shannon, gure mundu digitalaren aita.

Zalantzak eragin ditu mugikorrak eta minbizia lotzen dituen azken ikerketak

2016/05/31

Mugikorren erradiazioak sagu eta arratoiei minbizia eragiten dietela ondorioztatu du Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako ikerketa batek. Ikerketa hori azterketa zabalago baten zatia da, eta hura ez da 2017ra arte amaituko. Alabaina, emaitzen berri ematea erabaki dute, gaiak gizartean interes handia eragiten duela aintzat hartuta. Interesa ez e...

Gaur hasiko da Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren denboraldi berria

2015/09/11

Gaur hasiko da Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren denboraldi berria Euskadi Irratian, Elhuyarren eskutik, eta Guillermo Roa Zubiaren gidaritzapean. Astero emango da, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan.

MOEk mugikorrak minbizi-eragileen sailkapenean sartu ditu, erdiko mailan. Ez gehiago, eta ez gutxiago.

2011/06/01

Maiztasun txikiko eremu elektromagnetikoak minbizi-eragile posibleen artean sailkatu dituela jakinarazi du Munduko Osasun Erakundearen Minbizi Ikerketaren Nazioarteko Agentziak, prentsa-ohar bidez. Orain arte, uhin elektromagnetikoak ez ziren azaltzen sailkapen horretan.