Medikuntza

Pentsamendua irakurtzen duen sistema adimendun bat, ezindu larriei laguntzeko

2019/02/12

Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean. Hain zuzen, adierazi dutenez, NUPeko ekarpena gako iza...

Ikerketen finantziazioan genero-bereizketa dagoela frogatu dute Kanadan

2019/02/11

Kanadan egindako azterketa batek agerian utzi du ikerketak finantziatzean okerrago baloratzen direla emakumeek aurkeztutako lanak, gizonezkoenak baino, eskatzailearen profila aintzat hartzen denean. Azterketan, CIHR Kanadako Osasun Ikerketarako Institutuen beka-eskaerak aztertu dituzte, 2011tik 2016ra. Guztira 23.918 eskaera ziren, 7.093 ikertzail...

“Nire bizitzako pasioa hori zela jabetu nintzen”

2019/02/01

Norvegian harrapatu dugu Mirari Otxandorena Atxa nafarra. Hain zuzen, doktoretza-tesia egiten ari da, eta ikertzaile batek gonbidatuta ari da han lanean: Gunn Kristin Øberg. Otxandorenak horrela azaldu du nola iritsi den hara: “Duela urtebete hasi nintzen tesia egiten. “Hasi aurretik, garbi nuen zer gai ikertu nahi nuen, eta, nazioartean arlo horr...

Erditzea, autismoa ulertzeko gakoa

2019/01/30

Science Advances aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, erditzeko momentua gakoa izan daiteke autismoa garatzeko. Oraingoz, animalietan egin dituzte entseguak, baina emaitzek erakutsi dute erditze-garaian garunaren aktibitatea ez murrizteak ondorioak izan ditzakeela garunaren geroko garapen neurologikoan. Jaiotza oso une kritikoa da ug...

James Watsoni ohorezko izendapen guztiak kendu dizkio bere laborategi izan zenak

2019/01/15

James Watsonek Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel saria jaso zuen 1962an, Francis Crickekin batera, DNAren egitura argitzeagatik. Ikerketa hark ospetsu egin bazuen ere, bere pentsaeragatik ere azaldu izan da komunikabideetan, arraza zuriaren nagusitasunean sinesten baitu, eta oinarri genetikoa duela ere adierazi izan du. 2007an, halakoak esan zitu...