Ozeanografia

Artikoan, klimaren bilakaeraren uberan

2019/03/01

Gaur egun gertatzen ari den klima-aldaketa ulertzeko, ezinbestekoa da iraganeko klimaren datuak izatea. Naima El Bani Altuna ikertzaileak gogorarazi duenez, baina, neurketa instrumentalak azken ehun urte ingurukoak dira, eta hori, eskala geologikoan, istant bat baino ez da. Hortaz, paleozeanografiaren tresnez eta metodoez baliatzen dira ikertzaileak, epe luzeko informazioa eskuratzeko. Horretan ibili da El Bani, Artikoan.

Olatuek gero eta indar handiagoa dute, klima-aldaketaren eraginez

2019/01/14

Itsasoko olatuek gero eta energia gehiago dute, Kantabriako Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Eta hori ozeanoen berotzearekin zuzenean lotuta dagoela ondorioztatu dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Itsasoaren azaleko tenperatura handitzeak haizeen zirkulazioan aldaketak eragin ditu, eta haizeen aldak...

Ozeano Bareko plastikozko uhartea: gero eta handiagoa, gero eta azkarrago

2018/04/08

Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek. Ocean Cleanup Fundazioak zuzendu...

Marie Tharp: itsas hondoa argitara

2017/03/01

Ostikoz jotako zakarrontziak gela aldez alde zeharkatu zuen. “Hau zaborra da, Marie, zaborra!” oihu egin zion Brucek. Borragoma hartu, muturra miazkatu, eta, basati, mahai gainean zegoen maparen zati handi bat ezabatu zuen. “Bruce, nola egin dezakezu hori?”, zioen Mariek, atsekabeturik, hiru asteko lana nola desagertzen zen ikusita. Marie Tharp 19...

Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean

2017/02/16

Hirondellea gigas anfipodoak sarraskijale amorratuak dira. Itsas hondora iristen den ia edozer gai organiko jaten dute, eta baita gai horiekin batera datozen poluitzaileak ere.

Ozeano Bareko bi fosatan, 10.000 metro inguruko sakoneran, poluzio-maila altuak aurkitu dituzte. Pazifikoko ipar-mendebaldeko eremu industrial poluituenetakoa den Suruga Badiako (Japonia) maila bereko poluzioa neurtu dute fosa horietako krustazeoetan.  Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. Ipar Pazifikoko Mariana fosa...