Paleontologia

Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute

2019/02/25

Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.

Gure bazterretako fosilak

2018/11/30

Lanbroak ezkutatutako bazterrak maite ditu poetak. Lurpean ezkutatutako fosilak, paleontologoak. Eta gainerakook ere maiteko genituzke, agian, hobeto ezagutuko bagenitu, agian, kontatzen diguten istorioa ezagutuko bagenu; orduan hasiko baikinateke ezkutukoa, duela milaka eta milioika urteko bazter miresgarriak, ikusten.

Paleolitoko artearen sorrera, galdegai

2018/11/26

Borneoko haitzulo batean aurkitutako marrazki batzuek 40.000-52.000 urte dituztela frogatu du ikertzaile-talde batek. Horrek Paleolitoko artearen sorrerari buruzko galderak piztu ditu, Europako kobazuloetakoa jotzen baitzen arte zaharrenatzat (antzinakoenek gehienez ere 40.000 urte inguru dituztela kalkulatzen dute). Non eta noiz sortu zen lehenik labar-artea? Horren gaineko gogoeta egin du Diego Garate Maidagan labar-artean espezializatutako arkeologoak, orain arte dauden datuetan oinarrituta.

Armintxeko grabatuak egiteko erabili zuten teknika bakana da

2018/11/16

2016an aurkitu zituzten Armintxeko grabatu paleolitikoak, eta, geroztik, ikertaile-talde zabal bat aritu dira haiek aztertzen. Orain, Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketen emaitzen berri eman du, eta, besteak beste, grabatuak egiteko teknika nabarmendu du. Kantabriako Historiaurrearen Ikerketen Nazioarteko Institutuko katedradun César González Sainzek...

"Egiptora joan nintzen lehen aldian, negar egin nuen, hunkituta"

2018/10/05

Zientzia-gaiak gutxitan iristen dira komunikabide orokorretara. Badira salbuespenak, ordea, eta horietako bat izan da Amaia Arranz Otaeguiren azken ikerketa: gaur egun Jordania den eremuan, duela 14.000 urte talo-itxurako ogia egiten zutela frogatu dute.   Arranz gustura dago ikerketak izandako hedapenarekin, eta garrantzi handia ematen dio dibulg...