Periferikoak

Elhuyar aldizkaria, jantzi berria soinean

2017/12/01

Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Lehengoa baino txikiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Zuoi, harpidedun eta irakurleoi, zor dizuegu aldaketa. Hain zuzen, zuei esker erabaki dugu protagonismo handiagoa ematea zientzialariei –pertsonei–, iritzia eta analisiak indartuta eta ikerzaileok bidaltz...

Teknologia haptikoa, ukimen-interfazeen feedbacka

2014/11/01

Makinekiko interfazeetan, oraintsu hizketa bidezko aginduak apur bat erabiltzen hasi garen arte, eskuak izan dira sarrera-bide nagusia (edo bakarra?): teklatua, sagua, joysticka, trackpad-a, urruneko agintea… Baina makinaren outputa, aldiz, beti ikusmenaren eta entzumenaren bidez jaso izan dugu. Ez al dago modurik ukimenezko feedbackik jasotzeko? Bada, horretaz arduratzen dira teknologia haptikoak.

Smartwachak, adimena (esku)muturrera miniaturizatua

2014/10/01

Smartphoneen eta tableten ondoren, beste gailu-mota bat ari da agertzen duela urtebetetik edo: smartwatch edo eskumuturreko erloju adimenduna. Smartphoneak telefono bat baino askoz gehiago diren bezala, smartwatchak ere ohiko erlojuez harago doaz. Eskumuturrean eramateko ordenagailu txikiak dira, eta hainbat sentsore eta haririk gabeko konexio dituzte. Baina kontzeptua smartphonearena ez bezalakoa da, nahitaez, tamainaren muga dela eta.

3D inprimagailuak, ate-joka etxeetan

2014/09/01

Non ez den espero 3D inprimagailuak erabilgarriak izatea, han sartu nahi dituzte Tumaker enpresa oiartzuarreko kideek beren inprimagailuak. Izan ere, uste osoa dute inprimagailu horiek mugaren bat badute, inori hori gainditzeko bidea bururatu ez zaiolako dela. Abiadura bizian ari dira eboluzionatzen 3D inprimagailuei lotutako teknologia, eta adituak ziur daude lehenago edo geroago etxeetara iritsiko dela.

Errealitate birtualaren bigarren aukera

2014/03/01

Errealitate birtualaren kontzeptua aspaldikoa da, eta hamarkadak dira errealitate birtualeko sistemak eta gailuak garatzen hasi zirela. Baina haietako batek ere ez zuen lortu emaitza benetan onik, eta are gutxiago arrakastarik merkatuan; hala, bada, azken urteotan, gutxi hitz egin da teknologia honetaz. Edonola, teknologiak asko egin du aurrera, eta benetan ongi dabiltzan gailu eta sistemak agertu dira azkenaldi honetan. Errealitate birtualaren behin betiko lehertzearen atarian ote gaude?