Programazioa

Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari

2018/11/30

Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu matematikoez harago. Eztabaidaezina da lan harrigarria egin zutela eta aurreikuspen miragarria izan zutela. Eta bereziki aipatzekoa da Lovelaceren lorpena, aintzat hartuta garai hartako emakumeen egoera zein zen.

Eskuragarri dago MODELA, itzultzaile automatiko adimenduna

2018/11/28

Aurkeztu berri da orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onena: MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri, eta tresna azkarra eta erabilerraza da. Elhuyarren eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste  zenbait agenteren arteko elkarlanari esker garatu da.

Bizi artifiziala sortu dute, ordenagailu kuantiko batean

2018/11/14

Bizi artifizialeko eredu bat sortu eta egikaritu dute, lehen aldiz, ordenagailu kuantiko batean. EHUko Kimika Fisikoa Saileko Quantum Technologies for Information Science (QUTIS) ikerketa-taldeak egin du lana, eta Scientific Reports aldizkarian argitaratu ditzute xehetasunak. Bizi artifizialeko protokolo bat da, Darwinen eboluzio-legeei jarraitzen...

Pintxo-pote kontuak, blockchaina eta bitcoina

2018/09/17

Asko entzun izan dugu azken urte hauetan blockchainari eta bitcoinari buruz. Baina zer dira? Posible al da ulertzea nola funtzionatzen duten, eguneroko adibide sinple batekin? Hori da, hain zuzen ere, artikulu honen helburua; izan ere, blockchain edo bloke-kate kontzeptua alderatuko dugu Euskal Herrian aurrez aurre izan ohi dugun arazo batekin: nola egin diru-kontuak lagunekin pintxo-poteora zoaztenean.

Burujabetza teknologikoa

2018/09/04

  Burujabetza teknologikoa izan da aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gaia. Edurne Larraza Mendiluze UEUko Informatika saileko arduradunak eta Olatz Arbelaitz Gallego sail bereko kideak bilkuran landutako auzi nagusiak laburtu dituzte, bakoitzak bere ikuspuntutik. Ondorio batzuk ere atera dituzte.  

Sare neutral bat litzateke irtenbid

...