Sariak

Eugene Chulkov fisikariak jasoko du Euskadi Ikerkuntza Saria

2019/04/05

Eugene Chulkov fisikari errusiarrak jasoko du 2018ko Euskadi Ikerkuntza Saria, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. EHUko Materialen Fisika Saileko katedraduna da Chulkov 2003tik, eta Materials Physics Center-eko eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikertzailea. Epai-mahaiak adierazi duenez, ekarpen esanguratsuak egin ditu mater...

Karen Uhlenbeck matematikariak jaso du 2019ko Abel Saria

2019/03/20

Karen Uhlenbeck matematikari estatubatuarrak "ekuazio diferentzial partzial geometrikoetan egindako ikerketak" saritu ditu 2019ko Abel Sariak; hala nola, gaugeren teorian eta sistema integragarrietan egindako ekarpenak, Norvegiako Zientzia eta Letren Akademiak adierazi duenez. 2003ean banatzen hasi zirenetik, Abel Saria jasotzen duen lehenengo emak...

20. urteurrena ospatu du TEKNOPOLIS saioak

2019/02/21

Duela 20 urte eman zuen Teknopolis saioak bere lehen emanaldia, ETBn. Geroztik, astero izan da Elhuyarrek ekoitzitako saio hau ETBko lehen bi kateetan, helburu jakin batekin: zientzia- eta teknologia-gaiak gerturatzea ikus-entzuleei, modu entretenigarrian, bertako zentroei eta ikertzaileei emanez lehentasuna. Hala, urte horietan guztietan saioaren babesle eta parte-hartzaile izan direnak bildu ziren urteurreneko ospakizunean. Ekitaldia EiTBko Multibox aretoan izan zen, eta sari-banaketa itxura izan zuen, umorez zipriztinduta.

James Watsoni ohorezko izendapen guztiak kendu dizkio bere laborategi izan zenak

2019/01/15

James Watsonek Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel saria jaso zuen 1962an, Francis Crickekin batera, DNAren egitura argitzeagatik. Ikerketa hark ospetsu egin bazuen ere, bere pentsaeragatik ere azaldu izan da komunikabideetan, arraza zuriaren nagusitasunean sinesten baitu, eta oinarri genetikoa duela ere adierazi izan du. 2007an, halakoak esan zitu...

Euskal kazetaritzaren 10 mugarri

2018/11/30

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariek 30 urte bete dituzte aurten, eta zerbait oso berezia egin nahi izan dute antolatzaileek: euskal kazetaritzan mugarri izan diren 10 proiektu komunikatibo izendatu dituzte. Albiste ezin pozgarriagoa izan da guretzat Elhuyar aldizkaria izatea 10 mugarri horietako bat! Luxuzko bidelagunak izan ditugu, gainera: Berria/E...