Teknologia

“Fisikari esperimentalek beharrezkoa dute teorikoon lana. Gu gabe, itsu daude”

2019/03/01

Material supereroaleak lortzeko lasterketa abiadura bizian doa. Gero eta gertuago dago giro-tenperaturan supereroalea den materiala sortuko den momentua. Amestutako unea. Ez horrenbeste giro-presioan lortzekoa. Oraingoz, Lurraren erdigunean dagoen presioa bezainbestekoa lortu behar dute laborategietan, eta diamantezko gelaxkak erabiltzen ari dira presio izugarri horiek sortzeko, diamanteak hausteraino. Erdi txantxetan dio Ion Errea fisikari teorikoak ezen, diamanteak xahutzea nahi ez badugu, beharrezkoa dela teorikoen lana. EHU, DIPC eta CFMko ikertzailea da Errea.

Pentsamendua irakurtzen duen sistema adimendun bat, ezindu larriei laguntzeko

2019/02/12

Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean. Hain zuzen, adierazi dutenez, NUPeko ekarpena gako iza...

Konposite magnetoelektrikoetan oinarritutako energia-metagailu berriak

2018/11/30

Gaur egungo gizarteak eskatzen du energia-kontsumo baxuko dispositibo gero eta txikiago eta erabilgarriagoak erabiltzea. Konposite magnetoelektrikoak, zeinak gai baitira eremu magnetiko baten pean tentsio elektrikoa induzitzeko, erabil daitezke kontsumo baxuko sistema berriak elikatzeko, propietate magnetiko eta elektrikoen arteko akoplamenduaz bal...

Eskuragarri dago MODELA, itzultzaile automatiko adimenduna

2018/11/28

Aurkeztu berri da orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onena: MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri, eta tresna azkarra eta erabilerraza da. Elhuyarren eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste  zenbait agenteren arteko elkarlanari esker garatu da.

Hiriko meatzaritza

2018/09/01

Menditik hirira, bide hori egiten ari da meatzaritza. Lehen mendiek ezkutatzen zituzten lehengai baliotsu haiek orain hirietako zabor elektronikoetan pilatzen dira. Milaka milioi tona zabor elektroniko berri urtero, eta barruan milaka milioi euro gordeta. Lehenengo aldiz, Europako zabor elektronikoetan ageri diren metal eta material baliotsuei buruzko datuak bildu dituzte, hirietako meatzaritzari eta metabolismo industrialari bultzada emateko asmoz.