Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua

Simon Singh
Elhuyar (2012)
ISBN: 978-84-92457-78-6
Neurriak: 13 x 22,5 cm
Orrialdeak: 421
Liburu honetan, kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabiltzen diren kodetzeko sistemetara arteko historia kontatzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen ere. Enkriptazioari buruzko historia zehatza, batetik, eta espioitza eta aurrerapauso intelektualez beteriko istorioak, bestetik, konbinatzen ditu egileak liburu liluragarri honetan. Besteak beste, kontatzen da nola Eskoziako Maria Estuardo erregina eraila izan zen enkriptazio ahul batean konfiantza izateagatik; II. Mundu Gerran alemaniarrek erabili zuten Enigma kodetzeko makinaren historia ere aurkituko du irakurleak; eta, nola ez, Interneteko PGP enkriptazio sistema ere aztertzen da... Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua
Teknologia, Informatika, 2013/10/16

Eman zure botoa

0 / 5 (0 bozka guztira)

Sare sozialak

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Liburu gehiago