Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

The Curious Kid's Science Book

Asia Citro
Elhuyar (2017)
ISBN: 978-84-947451-0-2
Neurriak: 17 x 24 cm
Orrialdeak: 224

 

Ume jakinguratsuen esprimentu-liburua ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapena dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri. Liburuan, jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak aurkitzen dira, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten umeengan.

Liburuko 100 ariketa praktikoak zortzi kapitulutan bantuta daude:

- Landareak eta haziak
- Ura eta izotza
- Lizuna, bakterioak eta onddoak
- Ingeniaritza
- Janaria eta gozokiak
- Bikarbonatoa eta ozpina
- Ingurumen-zientzia
- Bizidunak

Liburu honetako jarduerak erraz aurki daitezkeen eta umeen jakin-mina pizten duten materialen inguruan sortuak dira. Kapitulu bakoitzaren hasieran, jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, bai eta kapitulu horretan beharko den guztiaren zerrenda bat ere.

Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua
Orokorrak, 2017/09/18

Eman zure botoa

0 / 5 (0 bozka guztira)

Sare sozialak

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Liburu gehiago