Zientzia Irratia

Beruna, artearen elementu

2019/10/07

EHUko Oskar Gonzalez kimikariak istorio politak ekarri dizkigu berunarekin eta artearekin lotuta. Perdigoien fabrikaziotik, katedraletara, eta, noski, historiako pigmentu zuri erabiliena. Mila kontu toxikoa den elementu batetik abiatuta.

Zenbat pisatzen duen bale batek

2019/10/07

Danimarkako ikertzaile batzuek droneak erabiltzen dituzte baleen pisua kalkulatu ahal izateko. Eta horrek gogoeta piztu digu: askotan jasotzen ditugun datuak hurbilketak besterik ez dira, ezin baitira zenbaki zehatzak neurtu. Hau da kasu bat.

Kosta ala kosta, eguraldiari begira

2019/10/07

Itsasoak eguraldian eragiten du. Asko, gainera. Kostako herriek eta barrualdekoak eguraldi ezberdina dute, ur-masa handi horren presentzia eta faltarengatik, hurrenez hurren. Euskalmeteko Onintze Salazar meteorologoak kontatu digu noalkoa den eragin hori eta noraino iristen den.

Bananaren azken aukera

2019/09/30

Cavendish banana, merkatuan gehien saltzen den barietatea, arriskuan dago onddo batek eragindako gaixotasun baten ondorioz. Agian, desagertzeko arriskua gainditzeko azken aukera CRISPR teknika genetikoa da.

Teknopolis, 22. denboraldia

2019/09/30

Aste honetan hasi da ETBko Teknopolis zientzia-saioaren denboraldi berria, garagardoaren zientziari buruzko programa batekin. Iñaki Leturia eta Nagore Rementeria, programaren aurkezlea eta zuzendaria, hurrenez hurren, gurekin izan dira denboraldi berriaz hitz egiteko.