Zientzia Irratia

Ikusi eta deskribatu era artifizialean

2019/10/30

Informatikarien erronketako bat da hizkuntza eta irudiak uztartzea adimen artifizialaren bitartez. EHUko Gorka Azkune gure adituak azaldu digu zertan den ikerketa hori gaur egun.

Diferentzia sozio-ekonomikoen arrastoa ur-hondakinetan

2019/10/22

Lehen aldiz aztertu dute ur hondakinek eta maila sozioekonomikoak duten lotura. Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek eman ditu azalpenak, Euskadi Irratiko Mezularia saioan: 'Ur hondakinek gutaz dena esaten dute. Horiek dira gure sinadura'

Ilusioa eta zientzia

2019/10/21

Zientzia Astea prestatzen joateko, Bilboko Bizkaia Aretoan erakusketa bat zabaldu dute EHUko langileek. Ilusio optikoen erakusketa bat da. Miren Bego Urrutiak eta Hector Hernandok aurkeztu dizkigute biak, ilusioaren erakusketa eta zientziaren astea bera.

Xanpua, etxeko kimika sofistikatua

2019/10/21

Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Lorena Arrastua Don Boscoko kimikako irakasleak xanpuaren mundura eraman gaituzte. Xanpu eta gelaren arteko aldea zein den azaldu digute, eta gero xanpua bera kimikoki aurkeztu digute, molekulen mundu zabal bat. Gainera, historia ere ekarri digute, hitzaren jatorri indiarretik abiatuta.

Fusio nuklearraren gaurko egoera

2019/10/21

Erresuma Batuko agintariek diru asko inbertitu behar dute fusio nuklearraren STEP proiektuan. Ez da fisio nuklearra bezalakoa, energia garbia ekoiztuko duen egitasmo handia da, baina oraindik ez dugu ahalmenik martxan jartzeko. STEPekoen ustez, 2040 urtean erabilgarri izango da. Nazioarteko ITER proiektukoek, ordea, ez dute datarik eman ekoizpena noiz hasiko den.