Zientzia TB

Suaren arrastoen bila

2019/11/02

Suak material guztietan arrastoa uzten du eta, era berean, erretako gai guztiek arrastoa uzten dute. Irakurtzen jakitea da gakoa. Irakurketa hori egiten ikasteko Bizkaiko Foru Aldundiak Ispasterren duen suhiltzaileen formazio zentroan izan gara. Josu Garcia Merino Donostiako udaltzaina eta suteen ikerketan aditua izan du irakasle .

Pirinioetako flora krisi klimatikoaren aurrean

2019/10/26

Krisi klimatikoaren eragina goi-menditara ere iristen da. Bertako flora ondorioak pairatzen ari da. Nazioarteko Florapyr programan Pirinioetako landaretza nola egokitzen ari den klima aldaketari ikertzen ari dira . Frantzia, Andorra eta Espainiako erakundeek hartzen dute parte, Aranzadi eta Pirinioetako Ekologia Institutua tarteko. Pirinioetako landaretzaren ikuspegi orokorra lortzeaz gain, klima-aldaketak floran ...

Atariko proba: Aitzol Garcia Etxarri, DIPC-ko fisikaria

2019/10/26

Ikerketaz eta dibertsitateaz aritu gara. “Atariko Proba” egin diogu Aitzol Garcia Etxarri DIPC-ko fisikariari. Gaindituko ote du?

Amu begetala

2019/10/26

Loreak ederrak direla. Baina marketin hutsa da, petaloetatik hasita. Kolore biziak dituzte, polinizatzaileak erakartzeko, eta egitura aproposa. Zenbat petalo ditu lore batek? Eta nola iritsi da kopuru horretara?

Landareen egokitzeko gaitasunaz Pamela Diggle-kin

2019/10/26

Pamela Diggle botanikariak klima aldaketaren eragina ikertzen du, landareen eboluzioan. Alaskan egiten du lan baina guk Iturraranen egin dugu hitzordua harekin. Lorategi botanikoan osteratxo bat emanez haren ikuspegia eman digu aurrerantzean landareek bizirauteko erabiliko dituzten estrategien gainean.